DATU PERTSONALEN BABESA
Datuen fitxategia eta horien tratamendu automatizatua onesteko eskaera-orriak daudela jakinarazten zaio erabiltzaileari.- www.bertsoa.com web orrialdeak (Bertsoa Plaza Digitala Elkartearen jabetza, CIF G20941787. Aurrerantzean, JABEA bezala adierazita agertuko da) datu pertsonalen trataerari buruz indarrean dagoen araudia betetzen du. JABEAK izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko 15/1999 Legeak dioena zein erlazionaturiko beste legeria errespetatu egiten du eta erabiltzaileari aditzera ematen dio webgune honetako datu-orrietan jartzen diren datuak fitxategi batean sartuko direla tratamendu automatizatua izan dezaten. ERABILTZAILEAK datuen erabilera hori onetsi egiten du aipaturiko baldintza orokor hauek onestean.
Datuen helburua.- JABEAK jaso egiten ditu ERABILTZAILEAK www.bertsoa.com en dauden datu-orrietan libreki adierazitako datuak. JABEAK aditzera ematen du datuen kudeaketa automatizatua egingo duela, informazio-eskaerak edo kontsultak erantzun ahal izateko eta erabiltzaileak identifikatuak egon daitezen beren ekimenen inguruko bideoak edo argazkiak bidaltzerakoan. Era berean, JABEAK datuak kudeatuko ditu aldizka oharrak eta ekitaldiei buruzko informazioa bidali ahal izateko. Kasu guztietan, JABEAK jaso eta tratatutako informazioa aipaturiko xedea betetzeko nahitaez behar diren datuak besterik ez dira.
Datuak sartzeko derrigorrezkotasuna.- Datu-orrietan izartxoa (*) duten eremuak derrigorrez erantzun behar dira eta hala egiten ez bada, ezinezkoa izango da kontsultarik bidaltzea edo webgunean edukirik sartzea.
Sarrera-, zuzenketa-, deuseztapen- eta oposizio-eskubideak.- Datu pertsonalak datu-orrietan sartzen dituen ERABILTZAILEAK sarrera-, zuzenketa- deuseztapen- eta oposizio-eskubideak edozein momentutan erabiltzeko aukera izango du JABEAREKIN harremanetan jarriz, info@bertsoa.com posta elektronikoaren bidez edo ondorengo helbidera idatziz: Bertso Plaza Digitala Elkartea, San Esteban plaza 26, 20159 Larraul (Gipuzkoa). Bi kasuetan datuen jabearen IFZaren kopia atxiki behar da. JABEAK azpimarratzen du datu pertsonalak erabateko errespetuz eta konfidentzialtasunez tratatzen dituela eta ERABILTZAILEAK momentu oro jakin dezakeela zein datu dituen JABEAK e-mailez edo posta bidez informazio eskaera eginez, betiere datuen jabearen IFZren kopia bidaliz.
Tratamenduaren arduraduna.- Datuen tratamenduaren arduraduna Bertso Plaza Digitala Elkartea da, ZIF G20941787 zenbakia eta San Esteban plaza 26, 20159 Larraul (Gipuzkoa) helbidea duena. JABEA bere fitxategiak behar bezala inskribatu ditu Datuak Babesteko Bulegoan eta www.agpd.es webgunean kontsulta daitezke.
Datu-lagapena.- Datuak ez dira hirugarrenei lagatzen.
Segurtasuna.- JABEAK erabateko konfidentzialtasuna eta pribatutasuna ziurtatzen ditu jasotako datu pertsonalen inguruan. Horregatik, oinarrizko segurtasun neurriak hartu dira baimenik gabeko sarrera, aldaketa, galera edo tratamenduak ekiditeko eta, beraz, datuen osotasuna eta segurtasuna bermatu ahal izateko. Ez da JABEAREN ardura izango arazoak sortzen badira baimenik gabeko sarrera edo erasoak gertatzen badira, ezarritako segurtasun neurriek ekidin ezin dituztenean, edota ERABILTZAILEAK bere datuak gordetzean arretarik ez jartzearen ondorio badira.
Datuen egiatasuna.- Erabiltzailea bere datuen egiatasunaren arduradun da. Datu faltsuak ez sartzeko zein behar denean horiek aldatzeko konpromisoa hartzen du.