Bertsotube.com Bertso Plaza Digitala Elkartearen proiektua da, proiektu berria bertsolaritzak bere zabalkunde eremu propioak izateko. Bertsoa.com-ek sortu zuen bertso-plaza digitalaren kontzeptua, orain gero eta proiektu gehiagok bere egin dutena. Oraingo ekarpena, plaza librea kontzeptua da. Bertsozaleak, bertsolariak edo antolatzaileak berak izango du bertso-bideoak interneten jartzeko aukera.