Bideoak igo ahal izateko beharrezkoa da webguneko kide izatea.
Alta emateko ondorengo pausoak jarraitu behar dituzu:
- - "Kide egin" atalera joan, saioari hasiera emateko taulan dagoen botoia sakatuz (eskuinean).
- - Ondoren, "erabiltzailearen izena" eta "pasahitza" aukeratu eta zure izena, abizena eta e-maila adierazi.
- "Eguneratu" botoia sakatu eta denbora gutxira alta eman ahal izateko e-maila jasoko duzu adierazitako helbidean.
- - E-mail horretan azaltzen diren argibideak jarraituz, alta berretsi behar duzu (normalean, nahikoa da e-mailean agertzen den link-a klikatzea). Pauso hau ezinbestekoa da kontua aktibatzeko eta horretara sartu ahal izateko.
Bideoak igotzeko jarraitu beharreko pausoak:
- - "Bideoak igo" atalera joan eta bertan eskatzen diren datuak sartu: izenburua, luzera eta deskribapena.
- - Ostean, FTP datuak izango dituzu ikusgai webgunean bertan. Hor agertzen diren argibideak jarraituz, FTP-ra konektatu eta bideoa bertan itsatsi.
- - Webmasterrak bideoaren edukia aztertuko du eta egokia baderitzo, aktibatu egingo du webgunean ikusi ahal izan dadin.