Bertsotube Bertsoa.com plaza digitalaren proiektu berria da, bertsolaritzak bere zabal-kunde eremu propioak izateko bidean. Bertsoa.com-ek sortu zuen bertso-plaza digitalaren kontzeptua, orain gero eta proiektu gehiagok bere egin dutena. Oraingo ekarpena, plaza librea kontzeptua da. Bertsozaleak, bertsolariak edo antolatzaileak berak izango du bertso-bideoak interneten jartzeko aukera.