Bertsotube plaza librera bideoak edo audioak igotzea oso sinplea eta erreza da. Halare, zalantzarik edo arazorik baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Bideoak igotzeko lehenbizi Bertsotubeko Kide egin, pauso hauek jarraituta:

  • - KIDE EGIN botoia sakatu (eskuinean).
  • - Datuak sartu. Erabiltzailearen izena, pasahitza, izen-abizenak eta e-maila. Pribatutasun politika onartu (beheko laukitxoa betez). EGUNERATU botoia klikatu.
  • - Erregistroa baieztatu. Azkenik, zeuk jarritako helbidean posta elektronikoa jasoko duzu, Bertsotuben erregistratu zarela adieraziz. Erregistroa baieztatu egin behar duzu. Horretarako, posta elektronikoaren erdiparean ageri den link luzea klikatu-eta kitto.
    Pauso hau ezinbestekoa da kontua aktibatzeko. Orain, Bertsotubeko kide zara. Ongietorri plaza librera.

Bideoak edo audioak igo

  • - SAIOA HASI atalera joan (eskuinean).
  • - Erabiltzaile izena eta pasahitza idatzi eta SARTU klikatu. Lauki horretan bertan, BIDEOAK IGO aukera aterako zaizu. (Errorea ematen badizu, datuak oker sartu dituzulako da).
  • - BIDEOAK IGO klikatu eta bideoaren ezaugarriak sartu formularioan, pribatutasun politika onartu (beheko laukitxoa).
  • - BIDALI botoia klikatu eta helbide bat aterako zaizu beltzez. Adibidez,
    ftp://Almitxuri-4116fe0ea1344703:e83017119352a2de@ftp.bertsotube.com:21
  • Kopiatu helbidea interneteko barran eta INTRO klikatu. Karpeta bat irekiko da, ftp://ftp.bertsotube.com/ helbidea duena. Zure bideoa jasoko duen gordailua da.
  • Karpeta minimizatu, igo nahi duzun bideoa eta agazkia aukeratu eta hor kopiatu. Karpetan zure bideoa kopiatuta azaltzean, prozesua ondo bukatu den seinale. Zure bideoa Bertso-tuben josota gelditu da. Bideoek igotzen bere denbora behar dute (30-60 minutu bitartean), kopiatzen ari dela pantailan agertzen dena baino dexentez gehiago. Batez ere bukaera luzatzen da asko. Karpeta itxi eta egun baten buruan zure bideoa Bertsotuben jarrita egongo da. Eskerrikasko zure arretagatik.

Oso garrantzitsua

  • Bideo formatoak
    Bideoek Windows Media formatoan egon behar dute ahal dela (.wmv), 200-400 Kbits/segunduko bitarteko kalitatean. Pinacle Studio programak badu aukera hori. MPEG formatoan ere bidali liteke.
  • Bideoaren iraupena librea da, baina ordubetetik gora ez da komeni. Zenbat eta luzeago, orduan eta denbora gehiago igotzen.
  • Audioak mp3 formatoan
  • Argazkiak. 100x100 pixeletako erresoluzioan bidali, jpg formatoan
Bilatzailea Bideo guztiak ikusi
Pasahitza gogoratu